Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionalak bere ateak irekitzen dizkie erakundeei eta korporazioei, eta bere espazio anitzak eskaintzen dizkie, ekintza eta ekitaldi kultural ugari bertan egiteko. Era berean, .ekitaldi horiek osa daitezke munduko pinakoteka handienetako eta modernoenetako baten bisita gidatua eta esklusiboa eginez.
Museoak enpresen eta erakundeen eskura jartzen du bere jakintza eta sormena, ekintzak hedatzeko eta esperientzia bihurtzeko.
Bilerak, aurkezpenak eta harrera-jaiak egiteari esker, besteak beste, museoaren kultura- eta gizarte-proiektua babes daiteke, eta lagungarria da nazioarteko arte garaikidearen agertokian erreferentzia-espazio gisa jarrera hartzea sustatzeko, XXI. mendeko museoaren kontzeptu berriaren buru izanez.
Auditoriumak
Auditorium 400
Museoaren handitzean dago,eta Jean Nouvel frantses arkitektoaren lana da. Espazio horrek nortasun nabarmena du, eta kultura- eta enpresa-ekitaldi ugari egiteko aukera ematen du, besteak beste: biltzarrak, kontzertuak, sari-banaketak, aurkezpenak, hitzaldiak eta zinema-emanaldiak. Akustika ezin hobea du. 425 besaulki, aldagelak, itzulpenerako kabinak eta ikus-entzunezko ekipamendu osoa ditu, baita laguntza teknikoa ere. Bi sarrera ditu: bata, eszenatokiaren mailan, eta bestea, besaulkien erdialdetik aurrera. Horri esker, ekitaldia hasi ondoren ere sar daiteke Auditoriumera.
- Edukiera : 425 pertsona
Auditorium 200
Ikus-entzunezko baliabide aurreratuenak, laguntza teknikoa, aldaketak eta itzulpenerako kabinak ditu. Jean Nouvel frantses arkitektoaren eraikineko areto hau ingurune ezin hobea da hitzaldiak, prentsaurrekoak, mahai-inguruak, film-emankizunak, aurkezpenak, ikastaroak eta beste kultura- edo enpresa-ekitaldi mota batzuk egiteko.
- Edukiera: 202 pertsona
Sabatini Auditoriuma
Sabatini eraikinean dago, eta eremu historikoaren eta erabilera berrien arteko bizikidetzaren adibide ezin hobea da. Izan ere, eraikinaren jatorrizko egitura kontserbatzen du, eta egitura hori areto moderno baten inguru paregabea da. Aretoak duela gutxi berritutako ikus-entzunezko ekipamendua du, eta itzulpenetarako eta laguntza teknikorako kabina bat du ekitaldietan. Egokia da edozein bilera mota, ikastaroak, hitzaldiak, proiekzioak, aurkezpenak edo prentsaurrekoak egiteko. Horrez gainera, harrera-eremu garbi bat du.
- Edukiera: 144 pertsona
Terrazak
Esklusibotasuna da espazio honen ezaugarri nagusia. Museoaren Nouvel eraikineko goiko zatian dagoen aire zabaleko eremu garbia. Nouvel eraikinaren erdiko patiora begira daude. Patioan Lichensteinen lana dago. Inguruan Atocha geltokia eta Lavapiés auzo peto-petoa daude. Terrazek Madrilen bista ezin hobeak eskaintzen dituzte, eta eremu perfektuak dira edozein koktel, bazkari edo gala-afari egiteko. Eremu hori ezin hobeto konbina daiteke Protokolo Aretoekin eta Auditoriumekin.
Museoa itxita dagoenean soilik erabil daiteke
Lorategia
Sabatini eraikinaren erdi-erdian dago aire zabaleko eremu bikain hau. Lorategiz hornitutako eremuak eta iturriek konbinazio ezin hobea egiten dute Alexander Calderren eta Joan Miróren eskulturekin. Bakezko leku bat Madrilen erdian, antzinako Hospital de San Carlos ospitalearen harresi handiek eremu hau inguratzen dute, eta koktelak, bazkariak, afariak eta harrera-jaiak egiteko ingurune ezin hobea sortzen dute. Klaustro tik sartzen da lorategira, eta zenbait ateren bidez lotzen dira elkarrekin. Beraz, bi eremu horiek elkarrekin erabiltzea edo Sabatini Auditoriumarekin batera erabiltzea
Museoa itxita dagoenean soilik erabil daiteke
Espazio garbiak
Atartea - Nouvel eraikina
Handitzean dago, beiraz hornituta dago erabat eta erdiko patioaren eta Sabatini eraikinaren bista pribilegiatuak ditu. Areto garbi eta independentea denez, Auditorium 400 eta 200, en eremu osagarri perfektua da, gonbidatuei ongi etorria emateko eta kafea hartzeko etenaldiak edo koktelak egiteko
Protokolo Aretoa – Nouvel eraikina
Situada na zona máis alta do edificio Nouvel, xunto ás Terrazas, trátase dun dos espazos máis singulares e atractivos do Museo. Está dividido en dúas salas polivalentes de diferentes tamaños, que se poden usar de xeito independente e nas que é posible realizar grande cantidade de montaxes distintas para abarcar unha ampla variedade de capacidades e tipos de eventos: dende un xantar, unha cea de gala ou un cóctel, ata unha presentación, unha entrega de premios ou unha reunión de traballo. Pola súa situación é facilmente combinable cun acto nalgún dos Auditorios ou nas Terrazas.
Klaustroa
Ganga altuek eta harrizko arku sailek itxuratzen dute espazio hau. Erdiko lorategira begira dago eta museoko bizitzaren zati handi bat antolatzen du. Ekitaldiak egiteko esparru historiko paregabea da. Bere hegaletako batzuetan koktel-zerbitzuak, bazkariak edo afariak egin daitezke, eta ondoko aire zabaleko espazioarekin, Lorategiarekin batera erabil daiteke, bai eta Sabatini Auditoriumarekin ere.
Museoa itxita dagoenean soilik erabil daiteke
Harremanetarako:
Área de Desarrollo Estratégico y de Negocio
Tel. (+34) 91 774 1000 ext. 2004 y 2120
alquiler.espacios@museoreinasofia.es